Bilboko Metroa, bezeroen zerbitzura...bai zera! - Kepa Ugarte / Ukberri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 9a, 23:38
Metroa badoala ikusi, geltokian arrapaladan sartu eta, hara non, sudurren parean izten zaizkidan ateak. Oraindik ere, ispilutik begira dago gidaria, baina, bagoian sartzeko behar nituen segundo gutxi horiek batek daki non gelditu diren. Hurrengorako zenbat denbora gelditzen den begiratzea besterik ez daukat, baina begiak informazio panelera zuzendu, eta berriro ere, “San Inazioko geltokiko igogailua ez dabil. Barkatu eragozpenak” dion mezu nazkagarri hori. Ni Areetara bidean noa. Gainera, ibiltzeko saioan banago oraindik. Baina San Inaziora doazen aita-amek gorriak ikusi beharko dituzte semearen kotxetxoa geltoki-zulotik atera ahal izateko.
Beti ere zerbait apurtuta egon behar, eta euria egiten duenean are txarragoa izaten da. Nork ez du ezagutzen lurra bustita dagoelako laprast egin eta geltokian erori den lagunik? Gainera, gero kexuka joaten bazara ez pentsa aurpegi ona jarriko dizutenik. Nahiz eta ez aipatu, erortzearen errua zurea izan dela ulertzera ematen dizu batek baino gehiagok. Eskerrak metroko langile guztiak horrelakoak ez direnik.

Dena den, honekin ez dut esan nahi metroan guztia txarra denik. Larunbat gauetan, kotxeak etxean utzi eta leku batetik bestera mugitzen dira metroan ehundaka gazte, eta hain gazte ez direnek. Eskertzekoa benetan. Izan ere, arrazoia bata edo bestea dela inori errua bota gabe, jende asko hil egin da errepideetan azkenaldian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun