Inmigrazioa eta Europa - Nekane Ardanza / Getxo Irratiko kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 4a, 21:02
Gaur egungo datuek agerian uzten dute Europar Batasunean inmigrazioa gertakari estrukturala eta geldiezina dela. Alegia, 380 milioi biztanletik %5 egoera administratibo legalean dauden inmigranteak dira -19 milioi pertsona gutxi gora behera- eta hauetariko %3,5 komunitarioak ez diren etorkinak dira.
Amsterdameko Hitzarmenaren arabera, 2004ko maiatzerako araututa egon beharko luke inmigrazio eta asilo politikoak Europar Batasunean. Inmigranteen sarrerak, erresidentzia baimenak, familiak elkartzeko arauak, edo horiei guztiei dagozkien eskubide zibil, sozial eta politikoak, esatebaterako, ziurtatzeko akordio berriak lortu behar izango lirateke Europar Batasunean.

Ez omen da lan erraza izando, ordea, Europako estatu gehienetan gertatzen ari denari begiratzen badiogu. Politika kontserbadoreak dira nagusi eta hauek neurri polizialei ematen dizkiete lehentasuna inmigrazioak sor ditzakeen arazoak konpontzeko. “Inbasio” edo “uholde” hitzak erabiltzen dituzte ezarri dituzten politika murrizgarri horiek justifikatzeko, alegia, mugen kontrola sendotzea, erresidentzia eta lan baimenak lortzeko araudia gogortzea edo etorkinen familien eskubideen murriztea, besteak beste. Ez dira aintzakotzat hartzen emigrazioaren zergatiak eta horrek guztiak sare klandestinoen eraikuntzan eta etorkinen esplotazioan eragin nabarmena dauka.

Kriminalizatu egiten dituzte etorkinak eta, kasurik onenean, lan esku merke bezala edo demografía bultzatzeko erabiltzen dituzte.

Beharrezkoa da etorkinak Europar Eskubideen Kartan sartzea eskubide subjektudun bezala tratatu ahal izateko eta herritartasun osoa lortzeko, egoera zibil, sozial eta politiko osoa bermatua izan dadila.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun