Bazkideak omenduko ditu Biotz Alai Abesbatzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 9a, 19:00
Urtarrilaren 10ean (bihar) Getxo Antzokian eskainiko duen emanaldiaren bitartez, bazkideak omenduko ditu Biotz Alai Abesbatzak. Gainera, ohikoa denez, gonbidatu bat izaten du beti Algortako taldeak urtero egiten duten kontzertuan. Oraingoan, Josu Soldevillaren gidaritzapean, hogeita hamar haur baino gehiagok osatzen duten Bilboko Begoñako Ama Birjina Eskolania edukiko dute lagun, 20:00etatik aurrera. Sarrera dohainik da.
Bazkideen omenez emango duten ekitaldian, hiru abesti berri estreinatuko ditu Javier Oiartzabalek zuzentzen duen Biotz Alai abesbatzak. Polifonia eta kantu herrikoiak nagusi diren "egitarau zabala" prestatu dute biharko, Getxoko Kultur Etxeko iturriek adierazi dutenez. Bilboko Begoñako Ama Birjina Eskolaniako haur kantariei dagokienez, esperientzia handiko taldea osatzen dute. Operaren Lagunen Bilboko Elkartearekin ere abestu izan dute hainbatetan.

Urtero bezala, bazkideen eta kontzertuan parte hartu duten abeslarien arteko adiskidetasun afariak emango dio amaiera omenaldiari. Biotz Alaik Algortako Basagoiti Etorbidean daukan txokoan izen ematea besterik ez dute bertan egon nahi duten guztiek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun