XVI. Agate Deuna Koru Jaialdian izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 15a, 20:59
Ohi denez, udalerriko abesbatzak herriko kaleetan izango dira datorren otsailaren 4an. Eskoletako abesbatzak goizez irtengo dira eta helduenak eta abesbatza mixtoak arratsaldez, 19:00ak eta 21:00ak bitartean, gutxi gora behera. Gaurtik aurrera Getxoko Kultur Etxean (Villamonte, A-8), 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, izena emateko aukera edukiko dute talde guztiek edota 944 914 080 telefonora deituz. Oinarriak Kultur Etxean bertan egongo dira eskuragarri.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun