Lurralde Plan Partzialari buruzko eztabaida jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 21a, 20:56
Bilbo Metropoliaren Lurralde Plan Partziala - LPP uztailean behin behingoz onartua izan ondoren eta urtarrilaren 30 arte alegazio epea irekita dagoelarik, Getxo Bizia plataformak datozen egunetarako ekitaldi desberdinak antolatu ditu. Urtarrilaren 23an, ostirala, hitzaldia 19:30ean Algortako kultur etxean. Txema Piko Bizkaiko Batzar Nagusietako batzarkide ohia eta Getxo Bizia plataformako kidea den Christian Reinicke planaren nondik nora aztertuz arituko dira.
Urtarrilaren 28an, asteazkena, 19:30ean Algortako kultur etxean, "Getxo Bilbo Metropoliaren Lurralde Plan Partzialaren aurrean" izenburupean mahai-ingurua izango da. Azken hauteskundeetara aurkeztu ziren talde politiko guztietako ordezkariak gonbidatuak izan dira. Parte hartuko dutela esanez erantzun dutenak hurrengoak izan dira:

- Fernando Hevia, Aralar.
- Iñaki Urkiza, IU-EB.
- Andrés Uriarte, EAJ.
- EA.
- Christian Reinicke, Getxo Bizia.

Moderatzailea: Aitor Gonzalbo.

Tamalez hauek izango dira lurralde antolamendurako plangintza honi buruz Getxon egiten diren ekitaldi publiko bakarrak eta ez Foru Aldundiak ezta udalek ere, ez dute Bilbo eta inguruko eskualdeen etorkizuna diseinatzen duen plan hau ganoraz azaltzeko ezer egin.

Eztabaida jardunaldiak eta gero, urtarrilaren 29an Getxo Biziak LPP honi egindako alegazioak eta proposamenak aurkeztu egingo ditu udal eta foru erregistroetan eta prentsa aurrean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun