San Jose egoitzako langileekin batera konzentratu dira gaur ELAko ordezkariak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 23a, 20:55
Lan baldintza hobeagoak eskatzeko, Erandioko San Jose udal egoitzako garbiketa langileek egiten ari diren greba hirugarren astea bete du gaur. Euren egoera salatu eta herritar guztiak jakinaren gainean jartzeko asmoz, konzentrazioa egin dute berriz ere udaletxe aurrean, 11:00etatik 12:00etara. Beraiekin batera ELAko hainbat ordezkarik parte hartu dute elkarretaratzean, langileei elkartasuna adierazteko.
Berriro ere, langileekiko "mesprexu eta bereizkeria" egoera salatu nahi izan dute sindikatuko ordezkariek, eta Erandioko Udala eta Garbiealdi SA enpresa egin dituzte egoeraren erantzule.

Gaiaren inguruko albisteak.

Lan baldintzak hobetu arte, greban jarraituko dute Erandioko egoitzako langileek (2004 Urt 16)

Ostiralean konzentrazioa egingo dute Erandioko udal egoitzako langileek (2004 Urt 14)

Berriro ere greban San Jose udal egoitzako langileak (2004 Urt 7)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun