Berriro ere zabalik Santa Eugenian Hiritarren Arreta Bulegoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 26a, 22:24
Gaurtik aurrera zabalik dago, berriro ere, Erromoko Santa Eugenia eskoletako Hiritarren Arreta Bulegoa (HAB). Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara izango da ordutegia.

Hiritarren Arreta Bulegoa ez-ezik, Santa Eugeniako eskoletan Getxoko Kultur Etxeak eskaintzen zituen ikastaroak eta tailerrak ere tokiz aldatu behar izan zituzten, azaroaren erdialdean, eraikineko hormetan arrakalak agertu zirelako. Alboan egiten ari diren lurrazpiko aparkalekuko lanek eragindako lur mugimenduari egotzi zioten gertaera. Hori dela eta, arriskurik ez zegoela egiaztatu bitartean, eraikina hutsik uztea erabaki zuten udal arduradunek.
Bertan eskaintzen ziren gainontzeko zerbitzuak hurrengo egunetan emango dituzte, berriro ere, Santa Eugenian.

Gaiaren inguruko albisteak:

Arrakalak direla eta, Santa Eugeniako kultur aretoa itxi dute (2003 Aza 14)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun