Otsailera arte egongo da aukera bertso ikastaroan izena emateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 27a, 20:45
Gaur bertan hasiera emango zaion arren, asteartero Aldai Kulturgunean egingo den hasiberrientzako bertso ikastaroan izena emateko epea luzatzea erabaki dute, ALBE Algortako Bertsolari Eskolak eta Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak. Urtarrila bukaeran eta otsailean ere apuntatzeko aukera egongo da, 30 euro Euskadiko Kutxako kontu korrontean sartuz (3035 0221 74 2210001961) edota ALBEra (605 704 385) edo Bizarra Lepoanera (944 914 357) deituz. Apirilaren 6ra arte luzatuko da ikastaroa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun