LPPk Sopelarako proposatzen duen etxe kopurua gutxitzea eskatuko du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 27a, 22:56
Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partzialari (LPP) aurkeztuko dizkion alegazioak jakitera eman zituen, atzoko ez-ohiko udalbatzarran, EAJk osatzen duen Sopelako Gobernu Batzordeak. Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiko egitasmoak aurrikusten duen etxebizitza dentsitatea "gutxitzea" proposatuko dute, udalerrian dentsitate mailarik baxuena aplikatzea eskatuz, hau da, hektarea bakoitzeko 10 eta 30 bitarteko etxebizitza kopurua.
Udal arduradunek adierazi zutez, "begi onez" ikusten dute LPPk proposatzen duen berrantolaketa, besteak beste ingurumenari dagokionez, Munarrikolanda eta Freidemendi bezalako babesguneak eta espazio zabalak aintzat hartzen dituetako. Hala ere, Saitu ibarrako, Aretxabaletako eta San Andres inguruko lurren garapena ere ontzat ematen duten arren, "beharrezkoa baldin bada ere, ez da bertan etxerik egingo herrigunea bete arte", azaldu dutenez. Izan ere, gune ezberdinak "sakabanaturik ez egotea" nahi dute.

Aretxabaletan, berriz, familia bakarreko etxebizitzak egitea "egokiago" ikusten dute udal arduradunek. Gainera, hektariako 50-75 etxe egin beharrean, 10-30 eraikitzea eskatuko dute.

Umonon industria gunerik ez

Umono industria gune bezala hartzen du Lurralde Plan Partzialak. Hala ere, etxeak eraikitzeko (30-50 hektariako) erabili beharko litzatekeela uste du Udalak, bertan, besteak beste, 16 etxebizitzatako blokea dagoelako jada. Olabide, berriz, dagoen bezala uztea eskatuko dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun