Makina batek bi atzamar ebaki dizkio getxoztar langile bati

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 2a, 21:47
Urdulizko enpresa batetan lanean ziharduela, zauritua gertatu da J.V.T. 58 urteko getxoztarra, makina batek eskua harrapatu dionean. Ezbeharraren ondorioz, bi atzamar galdu ditu gizonak. Hain zuzen ere, goizeko hamaika t'erdiak aldera izan da lan istripua, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Zauriak sendatzeko Mutua Vizcaya Industrial-era eraman du J.V.T., DYAko anbulantzia batek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun