Zaintzaileak egongo dira Udalak erabiltzen dituen ikastetxeetako kiroldegietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 9a, 21:54
Ikastetxeetako kiroldegietako eta ikasketa gelen zaintza esleituko du Getxoko Udalak lehiaketa publiko bidez. Horrela, bi urteko epea hartzen duen kontratua egingo dio lortzen duen enpresari, eta beste bi urtez luzatzeko aukera egongo da. Urteko 58.330 euroko gastua ekarriko dio zerbitzu horrek Udalari.
Ikastetxeekin hitzarmena adostu eta gero, eskola ordutegitik kanpo, udalerriko hiru zentrotako kiroldegiak erabiltzen ditu Udalak. Andra Mari eta Zubilletakoak, lanegunetan erabiltzen dira arratsaldeko txandan, hau da, 18:00etatik 22:00ak arte; eta larunbatetan eta jai egunetan goizez 9:00etatik 13:00ak arte; horrez gain, Romo ikastetxeko kiroldegia dago, ordutegia zabalarekin, larunbatetan eta jai egunetan arratsaldez ere zabaltzen dutelako, 16:00etatik 22:00ak arte.

Zainketa zerbitzua eskainiko duen enpresak, ateak ireki eta itxi egin beharko ditu. Eta kiroldegiak zaintzeaz gain, inguruko beste instalazioez ere arduratuko da, kanpoko eremuak eta zelaiak ere erabilgarriak baitira. Horrekin batera, azterketa garaian (urtarrila-otsaila eta ekaina-uztaila) ikasleentzat zabaltzen diren ikasteko gelen zainketa zerbitzua ere esleituko du Getxoko Udalak. Horren bitartez, Andra Mari eta Romo ikastetxeetako geletan begirale bana jarriko dute eta bi begirale Julio Caro Baroja 'Getxo 1' institutuan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun