Errekurtsoaren erabakiaren zain segitzen du Marian Perez del Riok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 12a, 21:56
Baldintzapeko askatasunaren kontrako errekurtsoaren erabakiaren zain segitzen du oraindik Marian Perez del Rio algortarrak. Errekurtso honen bista urtarrilaren 21ean izan zen, eta "egundo ez da kasu hauetan holako atzerapenik ezagutu", Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez. "Espetxean 11 urte egin ondoren eta kalean baldintzapeko askatasunean urte bat baino gehiago daramanean ez dago inolako arrazoirik Marian berriro espetxean sartzeko. Marian gurekin nahi dugu, kalean eta libre!", adierazi dute.
Atzo bertan jakin zen, Iñaki Arietaleaniz “Bizkai” bergararraren baldintzapeko askatasunaren kontra fiskalak jarritako helegitea onartu egin duela Espainiako Audientzia Nazionalak. Arietaleaniz Marianen egoera berean zegoen, baina berriro atxilotuko zutelakoan ez zen agertu bistara eta orain bilatzeko eta atxilotzeko agindua dauka gainean.

Arietaleanizen bista urtarrilaren 24ean egin zen, eta Marianena urtarrilaren 21ean, hau da, hura baino lehenago. Dena dela, aipatu behar da Audientzia Nazionaleko beste auzitegi batean izan zuela bista eta, beraz, beste tribunal batek hartu duela erabaki hori. Baita ere, "orain arte egoera horretan izandako guztiak baldintzapeko askatasuna kendu eta berriro espetxeratzea agindu dutela epaile guztiek", Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun