Areto dantza ikastaroa antolatu du Bizarra Lepoanek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 13a, 20:06
Otsailaren 19tik maiatzaren 13ra bitartean, salsa, pasodoble edota tangoa dantzatzen ikasteko aukera edukiko dute nahi duten guztiek, Bizarra Lepoan Euskara Elkartearen eskutik. Ostegunero egingo da Areto Dantzak ikastaroa, 19:00etatik 20:30era, Algortako San Nikolas Ikastolan. Elkarteko bazkideek 9 euro ordaindu beharko dute izena emateko, eta ez bazkideek 12 euro.

Informazio gehiago gura izanez gero:
Bizarra Lepoan Euskara Elkartea
Karitate kalea, 1-10 bulegoa (Algorta - Getxo)
94 491 43 57
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun