Hitzaldia eskainiko du astelehenean Algortan Paul Nicholsonek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 13a, 20:06
Egizu Getxo Euskaldun egitasmoaren eskutik, "Elikadura eta globalizazioa" izeneko hitzaldia emango du, otsailaren 16an (astelehena), Paul Nicholson EHNE sindikatuko kideak. Algortako Kultur Etxean izango da ekitaldia, 20:00etatik aurrera. Besteak beste, Getxoko Udalak, Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta udalerriko euskaltegi guztiek (Lauaxeta AEK, Getxoko Udal Euskaltegia, J.A. Agirre eta Ganbara AEK) osatzen dute Egizu! egitasmoa.
Martxoaren 9an, berriz, Getxoko Talde Antimilitaristak eskainiko du hitzaldia, 20:15ean, Algortako Kultur Etxean, "Antimilitarismoa atzo eta gaur" izenburupean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun