Hautes-bulegoa zabaldu du Areetan PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 13a, 22:02
Bizkaian zabalduko dituztenen artean, lehendabiziko hautes-bulegoa inauguratu du Areetako Mesedeetako Ama kalean PPk. Bertan, hurrengo hauteskundeei buruzko informazioaz gain, azken bi legegintzaldien balantzearen eta popularren "proposamen eta konpromizuen berri" emango zaie getxoztarrei. Marisa Arrue Diputatuen Kongresurako hautagai eta Getxoko PPko bozeramaleak azaldu duenez, Nuevas Generaciones-eko kideak arduratuko dira bulegoaz eta, goizez, 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:30era, egongo da zabalik astelehenetik ostiralera. Larunbatetan ere goizean irekiko dute. Eta hauteskunde kanpaina garaian igandeetan ere bai.
Azken zortzi urteetan, popularrek egindako "lan eskerga" goraipatu du Arruek. Bere ustez, Enplegua, Emakumea, Gazteria eta Azpiegitura arloetan ez-ezik "askatasunean ere, espainolen eta euskaldunen bizitz-kalitatea hobetzen" lagundu du lan horrek. Getxoko PPko bozeramalearen hitzetan, "orain dela zortzi urte baino libreago" sentitzen dute euren buruak EAEko bizilagunek. Hori dela eta, "askatasunaren bulegoa" izena jarri diote. Halaber, popularrek kalean bulegoa izatea errespetatu dadila" eskatu du Arruek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun