Abenduan desagertutako gizon baten gorpua atera dute uretatik Armintzako portuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 14a, 19:06
R.L.R. izeneko bilbotarraren hilotza erreskatatu du gaur itsasotik, Armintzako portuan, Ertzaintzak. Abendutik desagertuta zegoen gizona. Poliziako arduradunek jakitera eman dutenez, 10:00ak aldera jaso dute abisua, portutik hurbil, gorpu bat zegoela uretan iragarriz. Berehala, Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Zerbitzura deitu du Ertzaintzak eta bertako teknikari bat hurbildu da gertaeraren tokira. Gurutze Gorriko Itsas Salbamendu Zerbitzuko kideek atera dute itsasotik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun