Manu Muniategiandikoetxearen "Larru Gorrian" erakusketa ikusgai EHUn

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 16a, 20:13
EHUko Leioako campuseko Liburutegi Zentralako eraikineko Erakusketa Aretoan, Manu Muniategiandikoetxearen "Larru Gorrian" lana ikusgai egongo da hilaren 26ra arte. Artistak aulkiak aukeratu ditu bere eskultura eta margoen elementu nagusitzat. Astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 18:00etara egongo da zabalik.
Esposaketa "biltoki dibertigarria" bilakatu nahi du autoreak, bertan ikuslearen interpretazioak "ideiak gehituz" joateko. Muniategiandikoetxea Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn, pintura eta eskulturan espezializatuz. Aipatu gaietako ikastaro osagarriak Donostiako Artelekun egin zituen.

Esposaketa anitz egin ditu eta azkenetarikoa da iaz Bartzelonako "Espacio para el arte"n jarritakoa, eta 2002ko "Ciudad de Zamora"ko pintura bi urtekoan erakutsi zuena. Bere lanek hainbat sari jaso dituzte, Eusko Jaurlaritzak 2000. urtean eskaini zion "Gure Artea", besteak beste.

EHUn bisita daitekeen erakusketa urtarrilaren 22an inauguratu zen eta otsailaren 26ra arte Liburutegi Nagusiko Erakusketa Aretoan egongo da goizeko hamaiketatik arratsaldeko seietara. Sarrera publiko orori dago zabalik eta dohainik da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun