PPk eskatuta, metal-detektagailua jarri dute Getxoko udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 17a, 21:31
Metal-detektagailua eta scanner-a ipini zuten, pasa den astean, Getxoko udaletxeko sarreran. Horrela, hemendik aurrera, alderdi politikoen bulegoetara, udalbatza-aretora..., hau da, goiko solairuetara joan nahi duten guztiek, bertatik igaro beharko dira, Iñaki Zarraoa alkateak adierazi duenez. Beheko solairuko bulegoetara joateko, berriz, ez da beharrezkoa metal-detektagailutik pasatzea. PPk eskatuta jarri dute eta 48 mila euroko kostua ekarri du.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun