Babes ofizialeko 36 etxebizitza eraikiko dituzte Mendibile auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 18a, 22:25
Mendibile auzoan, babes ofizialeko 36 etxebizitza egiteko baimena eman du, orain dela gutxi, Leioako Udalak. Horietaz gain, salmenta-prezio askeko beste 50 etxe eta garaje-plazak eraikiko ditu enpresa sustatzaileak. 3,6 milioi eurokoa izango da eragintza pribatu honen zenbatekoa. Karmelo Sáinz de la Maza alkateak adierazi duenez, "Udalak hirigintza eskubide guztiak jartzen dituen bitartean, sustatzaile pribatu bat arduratuko da etxebizitzak egiteaz".
Pikuetakoarekin batera (babes ofizialeko 110 etxe egingo dira Eusko Jaurlaritzaren ekimenez), udalerrian garatuko den bigarren etxebizitza egitasmoa da Mendibilekoa, alkateak esan duenez. Lamiakon ere mota honetako beste 169 egin nahi dituzte, auzune hori Biziberritu eta Eraberritzeko Plan Bereziaren (BEPB) baitan. Horretaz gain, beste ehun etxebizitza inguru aurrikusita daude Pinosolon eta 76 Txorierrin. Egitasmo hauetariko batzuk laster onartuko dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun