Inauteriak heldu dira Uribe Kostara

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 19a, 22:58
Inauteriak, aratuzteak, karnabalak... hamaika izen urteko ospakizun gozagarrienetako bat adierazteko. Miel Otxin edota Ziripot bezalako pertsonairik ez daukagu eskualdean, baina gazte zein helduk badauka ondo pasatzeko aukera Uribe Kostan ere bai. Besteak beste, Ibilaldia 2004 aitzaki, ostiral goizean Erromon gora eta behera ibiliko dira Betiko Ikastolako haurrek, auzo horretako kaleak kolore, abesti eta musika doinuz betetzeko. Arratsaldean, antzezpena egongo da ikastolan bertan.
Berangon ere dibertitzeko aukera paregabea edukiko dute bihar txikienek. Izan ere, 18:00etatik aurrera, Inauterietako Jaia antolatu dute Berangoetako Kultur Etxeko ludotekan. Bertan, musika, askaria, mozorro-desfilea eta opari ugari banatuko dira zozketaren bidez. Hori bai, mozorrotuta joatea beharrezkoa da.


Barrikan, berriz, 10:30etik aurrera mozorroak eta makilajea prestatuko dituzte Udal Liburutegian, otsailaren 21ean (larunbata). Eta tartean, Iñigo aztiaren ekitaldia izango da, 12:00etan. Otsailaren 23an (astelehena), 17,00etan hasita Mozorro jaialdia ospatuko da, txokolatea eta munduko ipuinak kontatuko dituen ipuin kontalaria ere egongo delarik.

Azkenik, Gorlizen, Iberretik Eliz plazara kalejira egingo du Aratz Dantza Taldeak, 19:30etik aurrera. Eta astelehen eta asteartean, ludoteka egongo da umeentzat, goizez eta arratsaldez, Kultur Etxean, 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun