Peoi lanpostuetan bost emakume baztertzean "hanka sartu" zuela onartu du Igartuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 20a, 21:39
Herrian konponketa lanak egiteko bi peoi hartzeko orduan, lan-zerrendan agertzen ziren bost emakume baztertzeko neurria "desegokia" izan zela onartu du gaur, EAJko zinegotzi guztien izenean, Patxo Igartua Gorlizko alkateak. Udalbatzan ordezkaritza daukaten alderdi guztiek, aho batez, hartu zuten erabaki hori. Igartuak adierazi duenez, "kaltetutakoen egoera bere onera bueltatzeko, ahalegin guztiak egingo ditu Udalak". Gaineratu duenez, "inolako bereizkeriarik egon ez dadin", horrelarik berriro ez gertatzeko neurriak hartuko dira aurrerantzean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun