Inauterien inguruan iaz hitzemandakoa ez betetzea egotzi die ostalariei Zarraoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 20a, 22:15
Artengo Inauteriak otsailaren 20 eta 21ean antolatzeko igaz hartutako konpromizua ez betetzea egotzi die, Algortako Amezti aldeko ostalariei, Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak. Eurek egin berri dituzten adierazpenak direla eta, harrituta agertu da, tabernetan beste motatako jairik ospatzea debekatu duela Udalak alegia.
Zarraoak adierazitakoaren arabera, orain dela urte bete, Euskara eta Gazteria zinegotzia zen Koldo Iturberekin batzartu eta gero -Getxoko Enpresa eta Merkataritza elkartearen bitartekaritzaz- aurtengo Inauterietarako egitarau berezia prestatzea onartu omen zuten Algortako ostalariek, Udalaren laguntzaz, behar izatekotan.

"Orain arte, ostalarien proposamenen zain egon da Udala, batez ere egitaraua ezagutzeko", Getxoko alkateak esan duenez, "Merkataritza Herri Kontseiluan bertan, Getxoko Enpresa eta Merkataritza elkarteko ordezkariek, otsailak 20 eta 21ean, tabernak ixteko ordutegiak nolakoak izango ziren jakin nahi zutelako bereziki". Zarraoaren hitzetan, asteburu honetarako, inolako egitaraurik ez dute aurkeztu ostalariek. "Hori dela eta, ez ditugu ulertzen Udalaren kontra egindako adierazpenak", gaineratu du.

Mozorro Jaia

Algortako Amezti kaleko ostalariek Mozorro Jaia antolatu dute hurrengo astebururako (otsailak 27 eta 28). Zarraoak adierazi duenez, "komunikabideetan baino ez" dute egin, egun horietan, tabernak izteko ordua luzatzeko eskaera. "Orain arte, Udalak ez du ofizialki horrelako eskaerarik jaso, horregatik, ez da inolako aldaketarik izango araudi horretan", ohartarazi du alkateak.

"Udalak ordutegiaren araudia era zorrotzean betetzearekin nahi duena, pertsona guztien eskubideak bermatzea da, bai ondo pasa nahi dituztenenak eta baita atsedena hartu nahi dituztenenak ere. Udala ez dago jaiaren kontra", esan du Zarraoak, "egun seinalatu hauetan guztion eskubideak bermatu nahi ditugu".

Gaiaren inguruko albisteak:

Inauteriak otsailaren azkeneko asteburuan egingo dituzte Algortako ostalariek (2004 Ots 19)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun