Betiko egoera - Naia Diez / Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 20a, 22:28
Azterketak bukatu dira dagoeneko, eta orain egunero hurbiltzen gara urduritasunez ikasgelako ateetara gure notak ikusteko. Askotan ezustekoak egoten dira, baina gehienetan ezustekorik ez dago eta gorrotozko suspentsua han dago, baita ere hain merezitako bikaina.
Askok ordu ugari eman dituzte ikasten, beharbada urrian hasi ziren apunteak irakurtzen. Beste askok ez dira ikasgelatik agertu ikasturte osoan zehar, ezta lanik egin ere, baina azkenean, kontutan hartzen dena azterketa gainditzea izaten da. Lan hori egiteko eman ditugun hainbeste orduak ez dute ezertarako balio azterketa gainditzen ez baduzu. Alderantziz bai, ordea. Azterketa gaindituta ez da beharrezkoa lanik egitea irakasgaia gainditzeko.

Ez litzateke bidezkoagoa ikasturtean zehar egindako lanak eta eskoletara joatea kontuan hartzea?

Baliteke bide hori onena ez izatea (irakasleen ustez behintzat). Baina gutxienez lana erraz liezagukete, azterketa gehiago egiten adibidez. Ikasketa batzuetan hiru azterketa edo egiten dituzte eta, hauek gaindituta, edukia kendu edota azterketa egin behar ez izateko aukera ematen dizute.

Baina hori, ikasketa gutxitan egiten da. Gehienetan azterketa bakarra dago, otsailean, ekainean edo tamalez, askotan, irailean. Horrela etortzen dira azken orduko larriuneak, liburutegietan sortzen diren ilara luzeak...

Zoritxarrez metodo hau urte askotan zehar eman da, eta ez du ematen aldatuko denik. Maiatzean, urtarrileko gauza bera gertatuko zaigu, nahiz eta otsailean, egunero ikasiko dugula esan; igaz esan genuen bezala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun