Presoen senideen dirulaguntzen berri emango du Estatuko Abokatutzan Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 23a, 23:23
Udaletxetik herriko presoen familiarrek urtero jasotzen dituzten dirulaguntzen berri emango die Carlos Urquijo EAEn Espainiar Gobernuko ordezkariari eta Estatuko Abokatutzari, Getxoko PPk. Marisa Arrue talde horretako bozeramaleak gaur prentsaurrekoan adierazi duenez, hiru urte dabiltza horrelako laguntzak ematen direla salatzen, “azken finean, ETA finantziatzeko balio duten” ez dakitelako.
“Hasiera batetan, senitartekoak presoei bisita egiteko bidaiak ordaintzeko izango liratekeen” dirulaguntza horiek jasotzeko, familiar bat kartzelan duzula frogatzen duen agiria “baino ez” da beharrezkoa, zinegotzi popularrak aipatu duenez. “Segun eta zein kartzelatan dagoen, diru kopuru bat edo beste ematen dizute”, gaineratu du. Hala ere, Arruek adierazi duenez, “behin dirulaguntza emanda, inolako ziurtagiririk edota fakturarik ere ez da eskatzen”. Hori dela eta, Carlos Urquijori eta Espainiako Abokatutzari horiek ikertzea eskatzen dio Getxoko PPk, “ondasunen bidegabeko eralketa edo, agian, ETAri finantziatzea izan daitekeelakoan”.

Horretaz gain, dirulaguntzak emateko orduan “bikoizketa” ematen ari daitekeela aditzera eman du Arruek, "Eusko Legebiltzarra bezalako erakundeek ere aurrikusita daudelako". "Pertsona edo elkarte batek dirulaguntza eskatzen duenean, baldintza ugari bete behar ditu; presoek senideek lau ziztrin baino ez", aipatu du PPko bozeramaleak. Hori dela eta, "gozoki bat erosteko, zinemara joateko, presoa ikustera joateko edota pistola bat erosteko" erabili ditzaketela gaineratu du.

Urte honetara begira, presoen familiarrei 24.000 euroko laguntza emango zaie, Arrueren hitzetan.

Gaiaren inguruko albisteak:

ETAri laguntzea egotzi die Zarraoa eta IU-EBri Getxoko PSE-EEk
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun