Prest dago Erandioko Udaleko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 28a, 21:24
2004-2007 eperako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu du Erandioko Udalak. Orotara 33 erakundek (EAEko 31 udalek eta 2 mankomunitatek) martxan jarri dute dagoeneko EBPN. Erakunde guzti horiek, hiruzpalau urtetako plan estrategikoa prestatu ondoren, urtean urteko kudeaketa-planen bidez garatzen ari dira egitasmoa. Beste alde batetik, zortzi erakunde gehiago EBPN prestatzen hasita daude, eta beste horrenbeste urtarrila eta otsaila bitartean hasi dira.
Erandioko Udala, lehenengo 33 erakunde horien artean dago, eta prest du, beraz, 2004-2007 urtealdirako plan estrategikoa. Erandioko EBPNan lehenetsi diren alorrak honako hauek dira: helburu estrategikoa garatzeko egitarau zehatzak eratzea eskolaz eskola; Udal Musika Eskolaren normalkuntza plana diseinatu eta inplementatu eta helburu zehatzei erantzuteko ikastaroak antolatu; eta hasierako mailatik bukaerarainoko ikasketa-prozesu osoa hitzartu gizarteko hainbat eragile eta talderekin.

Halaber, indarra egin nahi dute gazteengan, bikote-hizkuntza finkatzeari begira; eta familia osatu berriengan, haurraren lehen hizkuntza ziurtatzeko. Beste alde batetik, helburu estrategikoa garatzeko, erabilerari begira, euskara administrazioan zerbitzu-hizkuntza izatea bermatzea aurreikusten du planak.

Era berean, lan-hizkuntza ere izan dadin, egitasmoak jarriko dira martxan; aisialdian lanean diharduten taldeekin plangintza zehatzak egingo dira, begiraleen hizkuntza-trebakuntza antolatzeko eta aisialdiko ekintzetan euskararen erabilera areagotzeko neurri zehatzak eta egokiak har ditzaten uneoro.

Kirol-arloa euskalduntzeko plan estrategikoan, lan-esparru nagusiak taxutuko dira eta, euskararen kalitateari begira, hizkuntza-aniztasuna ugaldu eta txukundu eta berbazko euskal kultur produkzioak landuko dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun