2004ko otsaileko udal batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 28a, 22:37
Otsailaren 27ean Udal Batza ospatu zen eta hauek dira Getxo Biziako ordezkariak bertan esandakoak.

Atzoko udal batzarrean Marian Pérez del Río eta Manu Azkarateren askatasunaren aldeko mozio bana irakurri eta onartu egin ziren

Marianek astelehenean martxoaren batean sartu behar izango du presondegira. Baldintzapeko askatasuna eman zitzaioneko ustezko forma akatsa aitzakitzat hartuz, baina funtsean erabaki politiko baten ondorioz gartzelaratuko dute berriro.

Manu Azkarate Martutenetik Alcala-Mecora eraman dute, are baldintza txarragoetan egon dadin. Honen moduko eraso eta eskubide urraketen aurrean zeinek defendatuko gaitu?
Eusko Alkartasunak Marianen eta Manuren aske uztea eskatu eta eurekiko eta euren senideekiko elkartasuna adierazteko premiazko mozio gisa aurkeztutako proposamenak onartu izana ontzat jotzen dugu, baina EAk, udal gobernuak eta udalak, ia testimonialak diren puntu hauek onartu baino askoz ere gehiago egin behar lukete. Txarto ez geratzeko bezala udal batzarrera ekarritako puntu hauekin gainera, Getxo Biziak aurkeztutako gainontzekoak alboratu izan dira.

Bestetik eta mozioa irakurtzeko eta onartzeko prozedurari begira, argi esan behar dugu Getxo Biziak idazkia udal erregistroan aurkeztu badu, Getxo Biziak irakurtzeko eta defendatzeko izan da. Badakit esango diguzuela, araudiaren arabera kargu hartzea debekatua duen hautetsi batek ezin duela udal batzarrean moziorik aurkeztu. Baina ahala bada, zergatik ez duzue araudia aldatzen? Eta zergatik ez du EAk bere kabuz eta ohiko prozedura erabiliz Marian eta Manuren aldeko proposamenik egin?

Manu Azkarate askatzeko mozioa

Marian Perez del Rioren aldeko mozioa

Santa Eugenia 7.1. jardununea

Temati dabil udal gobernua kontu honekin. Errekurtso guztiak atzera bota dituzue, baina duela hilabete esan genuen bezala, gure ustez etxeak eraikitzeko egitasmo honek ez du aurrera egingo.

EAJk proiektu hau aurrera atera nahi izatea ulertzen dugu, azken finean bera izan da Getxoko HAPO bere hasieratik gidatu duena eta babes ofizialeko etxebizitza kopuru minimoa ezartzen duen legeari iruzur eginez, gune urbanizagarrietakoak kendu eta azalera nabarmenki txikiagoak plangintzaren hiri guneetan kokatu zituena. Porlana eta diruaren logika.

EAren aldetik ere uler dezakegu eurak 98an bideratutako hitzarmena gauzatu nahi izatea, baina kontutan hartu behar dugu EA-k ingurugiro ardurak dituela Getxoko Udalean. Autopista bat gainean duen hezegunea zaintzearekin espedientea betetzen duzuela uste al duzue? Ingurugiroa ez al da lurralde osoan kontutan hartu beharrekoa? Zuen ustez ibaiak magiaz desagertu eta ager daitezke? Ez al diezue Ingurugiro Saileko zuen partidu kideei entzuten?

Azkenik Ezker Batuak sistemaren logika bereganatu du. Funtsean ezer aldatuko ez badu ere, gutxienez argazkietan agertzeko etxeak egin daitezen. Berdin dio non eta nola. Urkiza jauna, hori ez da ezkerraren politika. Hori eskumaren politika da. Eskumaren politikaren apaingarri lana egiten ari zarete.

Jose Antonio Agirre eta Lekube

Ohorezko izendapena dela eta ez da berba egiteko txanda honetan Jose Antonio Agirreren bizitzaren inguruko edo garai hartako politikagintzaz hausnarketa sakona egiteko gune aproposa, baina Agirrek torturari buruz esan zuena behintzat bai ekarri nahi genuke gogora.

Jose Antonio Agirre eta Lekube: Ante un solo caso de mal trato infrigido a los detenidos, la ciudadanía de un pueblo culto se debiera levantar exigiendo inmediata responsabilidad. Y cuando se repite en cientos de casos, ah! entonces un pueblo que resiste impábido que las declaraciones se "saquen" mediante el tormento y permanece mudo ante la incivilidad, no merece tal nombre, sino el estigma de la esclavitud.

Aipamen hau zoritxarrez gaurkotasun handikoa da, tortura ohiko praktika baita estatuko polizien komisaldegietan, Guardia Zibilaren komisaldegietan eta Ertzaintzaren komisaldegietan ere bai.

Getxon eta Uribe Kostan 2002.10.24an Ertzaintzak atxilotutako gazteek jasandako torturen aurean ixilik geratu zinetenon ohorezko izendapenik, nahi izango luke gaur Agirrek jaso?


Presoen senideen diru laguntzak

Egun hauetan presoen senideek jasotzen dituzten diru laguntzak kritikatu dituzte PPk eta PSOEk.

Almansa jauna, Arrue anderea, jakin ondo dakizue laguntza hauekin presoak bisitatzeko sortzen diren gastuen parte txiki bat baino ez dela estaltzen. Guk aldiz oso ondo dakigu zertan xahutzen diren ordaintzen ditugun zergak: Irakeko okupazio militarra finantzatzen, euskal komunikabideak itxi eta aukera independentista legez kanpo uzten duen judikatura mantentzen eta euskal herritarrak torturatzen dituzten txakurren soldatetan besteak beste.

Baina batez ere dispertsioaren kalteak ez direla ekonomikoak soilik oso ondo dakizue. Presoen isolamendu eta euren senideen ahalegin fisiko eta ekonomikoaz gain, dispertsioaren ondorioz 13 pertsona erahil izan dira errepideetan.

PP eta PSOEko jaun andreok, presoen senideek urruneko bisitak egiteko jasotzen dituzten laguntza xume hauek jaso ez ditzaten oso errez daukazue, buka ezazue behingoz dispertsioarekin.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun