Manex Zubiaga mittardean bakartuta dago Villapinte (Frantzia) espetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 1a, 21:58
Manex pasa den astelehenean bakartu zuten mittardean. Villapinte espetxean dauden beste euskal preso politiko guztiek planto bat egin zuten espetxe horretako egoera eta azken neurriak salatzeko, eta denak bakartuta daude orain. Izan ere, besteren artean hilean daukaten bisita kopuruak murriztu egin dizkiete, espetxe hori Paris inguruan egon arrean. Hau da, bertara joateko euren lagun eta senitarteek milaka kilometro egitera behartzen dietenean. Oraindik ez dakigu noiz arte edukiko ditute zigortuta, baina luzarora izan daitekeela hartu behar dugu kontutan.
Etxerat euskal errepresalitatu politikoen senitartekoen elkarteak webgune berria jarri du interneten: www.etxerat.info

Web gune horretan presoak non dauden, espetxe bakoitzean zeintzuk dauden eta bestelako kontsultak egiteko aukeraz gaina, hainbat dokumentazio eta albiste ematen du Etxerat elkarteak: Presoak atalean: espetxeko politika,sakabanaketa, espetxean hildakoak, preso gaixoak, isolamendua, emakumeen egoera. Iheslariak atalean: deportazioa, estradizioak, entregak. Prentsa atalean: prentsaurrekoak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irakurgaiak.

Euskal preso politikoen egoeraren gaineko ezinbesteko erreferentzia dugu hemen. Egiozu bisitatxo bat!

oihu@

Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren
Agerkari Elektronikoa


email: oihua@kaixo.com
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun