Eguraldia dela eta, eskolak suspenditu dituzte hainbat fakultatek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 1a, 22:01
Asteburuko ekaitzak eragin dituen arazoak direla eta, ateak iztea erabaki dute gaur EHUko Leioako campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Ostalaritza Eskolak. Horren ostean, Gizarte eta Komunikazio Zientziak, Erizaintza eta Lan Harremanetako fakultateek ere eskolak suspenditzea erabaki dute, gehienbat, errepideetatik joateko elurteak sortu dituen trabak direla eta.
Araban fakultate guztiak daude itxita. Gipuzkoan, aldiz, normaltasun osoz ematen ari dira eskolak. Guzti honi gehitu behar zaio, hurrengo urtean unibertsitatera sartu behar diren ikasleentzat, gaur Leioako campusean egin behar ziren ate irekien jardunaldiak bertan behera gelditu direla. Hala ere, eguraldiak uzten badu, bihar egingo dira.

40 ikastetxe itxita

Beste alde batetik, Bizkaiko 40 ikastetxek ere, gutxi gora behera, euren ateak itxi dituzte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak adierazi duenez. Gehienetan, argiztapen eta bertara heldu ahal izateko arazoak dituzte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun