Umeentzako eski ikastaroa antolatu du Alto Campoon Bizarra Lepoanek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 3a, 21:26
Bapiruke egitasmoaren barruan, umeentzako eski ikastaroa antolatu du, martxoaren 14an, Alto Campoon, Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak. Bertan parte hartzeko, 40 euro ordaindu beharko dute bazkide direnek, eta 50 euro ez-bazkideek. Besteak beste, eskien eta boten alokairua, eski ikastaroa, Bapiruke begiraleak, bidaia eta asegurua sartzen dira salneurrian. Irteera 8:00etan izango da eta itzulera 21:30ean.
Informazio gehiago: Bizarra Lepoan Euskara Elkartean, 944 914 357 (10:00-13:00) (17:00-1900) Eman behar diren datuak: umearen izena, adina, altuera eta oina.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun