Emakume errefuxiatuei buruzko argazki erakusketa dago ikusgai Erromon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 3a, 21:43
Errefuxiatuentzako Nazio Batuetako Mandatari Nagusiak (ACNUR) antolatutako emakume errefuxiatuen bizitzari buruzko argazki bilduma herenegun zabaldu zen Erromoko Erakusketa Aretoan, eta hilaren 17ra bitartean egongo da ikusgai. Bizi dituzten baldintza larriak azaltzeaz gain, emakume hauen duintasuna eta alaitasunaren lekuko dira irudiak, Getxoko Emakumearen XV. Jardunaldien baitan.
Acnur-ek familia eta aberria utzi behar duten emakume errefuxiatuek pairatzen duten egoera tamalgarria salatu nahi du. Erakusketa honek, nahiz eta egoera latza jasan, euren bizitzak betetzen duten koloreak, musikak eta erritmoak jakinarazi nahi ditu.

Astelehenetik ostiralera ikus daiteke, goizez, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 18:00etatik 21:00etara. Larunbatetan goizez bakarrik egongo da zabalik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun