"Candidato 2004" egitasmoan parte hartzeko ordenagailua jarri dute Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 3a, 22:07
"Herritar guztiei hauteskunde kanpainian parte hartzeko aukera" eskiaini nahi die, internet bidez, Sopelako Udalak. Hori dela eta, hautesgai guztiei zuzendu ahal izateko ordenagailua jarri dute udaletxeko hall-ean. Ricardo Ibarra alkateordeak adierazi duenez, Europa Press agentziak diseinaturiko 'Candidato 2004' proiektuari "laguntza xumea" eman nahi diote. Udalaren webgunean (www.sopelana.net) ere egistasmo horretan aritzeko lotura jarri dute.
Parte hartu nahi duten guztientzat, goizez, 9:00etatik 13:30era, eta arratsaldez, 18:00etatik 21:00etara, izango da ordutegia. Sopelako udaletxean jarritako ordenagailuaren bidez, www.candidato2004.net webgunera baino ezin izango da sartu. Eta erabiltzeko denbora, parte hartu nahi duen jendearen araberakoa izango da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun