Umeentzako tailerrak Berangoetako ludotekan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 4a, 19:58
Aurtengo hilabetetan bezala, 8 eta 13 urte bitarteko umeentzako tailerrak antolatu ditu, martxoan, Berangoetako Kultur Etxeko Ludotekak. Besteak beste, klip margotuak, kutxa txikiak eta eskaiolazko eguzkia egiteko aukera izango dute ostiralero neska-mutikoek, 18:30etik 20:00etara (hilaren 19an izan ezik, itxita egongo delako). Dena den, lanegun guztietan zabalik dago ludoteka, ordutegi berean.
Txiki ludotekan, berriz, margozteko belakiak eta klarionazko irudiak egiteko aukera izango dute ostegunero, 3 eta 8 urte bitartekoek, 16:30etik 18:30era. Gainera, ipuin kontalari saioa dago ostegunero.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun