Bozkatzeko mahaiak jarriko dituzte ospitaletan Doñatek eskatuta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 4a, 20:00
EHUko Hauteskunde Batzordeak kasu egin dio Francisco Doñate errektoregaiak eginiko eskaerari, eta bozkatzeko mahai propioak jarriko ditu Gurutzeta, Basurtu eta Txagorritxuko ospitaletako irakaskuntza-unitateetan.
Francisco Doñateren hautagaitzako kideak pozik azaldu dira gaur bidali duten prentsa ohar batean. Izan ere, EHUko Hauteskunde Batzordeak gaur goizean jakinarazi du hautagaitza horrek eginiko eskaera kontuan hartuko duela.

Doñatek uste du ospitaletan bozkatzeko mahaiak jarriz gero, ospital ezberdinetan irakaskuntza eman eta jasoten duten irakasle eta ikasleek errazago izango dutela boza ematea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun