Haurrentzako jarduerak Barrikako Udal Liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 5a, 16:20
Hiru hilabetean behin kultur-agenda bidaliko zaie etxeetara barrikoztarrei

Asteburu honetatik aurrera, haurrentzako aisialdi-jaduerak egingo dituzte, hilabete bakoitzeko lehenengo eta azken larunbatean, Barrikako Udal Liburutegian. Bertara batu nahi diren neska-mutikoek margoak, eskulanak, ipuinak, kantak, mimika, antzerkia, jokoak... jorratzeko aukera izango dute, 11:00etatik 13:00etara. Izan ere, arduradunek adierazi dutenez, adinazz gain, umeen apetak eta lehentasunak kontutan hartu nahi dituzte, aisialdia, hezkuntza eta irudimena lantzeko.
Horrela, martxoaren 6an eta 27an jarriko dituzte abian tailerrak, eta apirilaren 3an eta 24an izango dute jarraipena. Gainera, hilabete horretan, liburuen eguna ospatzen denez, gai horren gaineko ekintzak egingo dira. Informazio gehiagorako: 946 771 062 (Alicia).

Kultur-agenda etxeetara

Beste alde batetik, barrikoztar guztien jakinmina asetu nahian, kultur-agenda etxeetara bidaltzen hasi zen otsailean Barrikako Udal Liburutegiak. Horrela, bertan eginten diren ikastaro, tailer eta ekitaldien berri izango dute herritar guztiek, hiruhilabetero, buletinaren bidez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun