Abadesolo kiroldegia erabiltzeko orduan zeuden murrizketak kendu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 8a, 18:54
Sopelako Abadesolo udal kiroldegiko bazkide kopurua handia dela eta, instalazio horiek erabiltzerako orduan, azken hilabetetan egon diren murrizketa guztiak kendu egin dituzte jada. Izan ere, arazo horri aurre egiteko irtenbidea bilatzea erabaki zuen Udalak. Azkenik, bi tornu jartzea erabaki dute, uneoro, igerilekuetan zein gimnasioan dagoen jende kopurua jakin ahal izateko.

Informatizatuta egoteaz gain, Sopelako Udalaren webgunearen (www.sopelana.net) lotura daukate bi tornuek, igerilekuetan zein gimnasioan momentu bakoitzean zenbat lagun dagoen jakiteko aukera izan dezaten bertara joan nahi duten guztiek, horrela, jende pilaketarik gertatu ez dadin.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun