Marisol Esteban EHUren gestio-sistema hobetzearen alde agertu da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 9a, 19:22
Bozetan bigarren itzulia izango dela uste du errektoregaiak

Marisol Esteban EHUko Ekonomia Aplikatuko katedraduna eta emakumezko errektoregai bakarra unibertsitatearen kudeaketa-sistema hobetzearen alde agertu da gaur, eta hauteskundeetan bigarren itzulia izango dela uste du. Horregatik, hautagaitzak osatzea beharrezkoa iruditzen zaio. Bere programaren gakoetako bat EHUko gestioa hobetzea dela iragarri du, "erakundearentzat funtsezkoa" delako, "lau urtetan aldaketa garrantzitsuei egingo diegu aurre, burutu behar dugun lanean".
Bere iritziz, "egungoa baino gestio-sistema eraginkorrago batekin" lanaren beharrizanei egokitu ahal izango da irakaskuntzaren eskaintza, eta ikerkuntza bultzatu ahal izango da. Gainera, gizartera helaraztea izango da bere kanpainaren beste ardatzetako bat, "enpresen lehiakortasuna bermatzeko helburua Unibertsitatean inbertitzetiketorriko delako". "Giza-baliabideetan, irakaslegoan eta langile teknikoetan inbertitzetik, langile kualifikatuak behar ditugulako", gaineratu du.

EHUko errektoregaia aurreko errektore taldeetan egon zen, Manuel Monterorekin eta Pello Salabururekin, alegia. Bere iritziz, horrek ez du eraginik izango bere hautagaitzan; aitzitik, esperientzia horrek "ezagutza nahikoa" emango diola uste du, "arazo garrantzitsuenak eta haiei heltzeko moduak zeintzuk diren jakiteko".

Bestalde, Estebanek bigarren itzulia iragarri du hauteskundeetan. Bigarren itzulirako, beharrezkotzat jo du hautagaitzen arteko adostasunen bat, zeren eta "hautagaiek pentsatu behar dugu talde ahalik eta sendoena eratu behar dugula, eta pertsonak biltzeko ahalegin guztiak ezinbestekoak izango dira Unibertsitateak ondo funtziona dezan".

Marisol Esteban da emakumezko errektoregai bakarra. Bere iritziz, sei gizonezkorekin lehiatzeak agerian uzten du "Unibertsitatearen barruan existitzen den egoera" arlo horretan, "gizarteko esparru berdintsuenetakoa izan arren, emakumeei karguak okupatzea gelditzen baitzaigu erakundean".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun