Erandioko udal egoitzako langileek 70 egun egingo dituzte greban

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 9a, 21:14
Hamar aste beteko dira bihar, 2003ko abenduaren 31an, Erandioko San Jose Udal Egoitzako garbiketa hamaika langilek greban hasi zirenetik. Hori dela eta, manifestazioa egingo dute bihar, 12:00etatik aurrera, udalerriko kaleetan zehar. Izan ere, Marga Olarieta langileen bozeramaleak aipatzen duenez, 70 egun hauetan, "negoziaketarako saiakera seriorik ez du egin zentroan zerbitzua emateaz arduratzen den Garbialdi SL enpresak".
Erandioko udal egoitzako garbiketa, harrera, office eta mantenimendu langileek adierazi dutenez, "San Jose zentroko beste beharginei, Osakidetzako hitzarmen kolektiboak finkatzen duen soldata ematen bazaie, zergatik ez dugu eskatuko, hitzarmen horren arabera, garbiketan lan egiten duen batek adina kobratzea".

Are gehiago, Erandioko alkateari leporatzen diote oraindik ere egoera horrela jarraitzea, "Mikel Arieta-Araunabeña atzera egin du soldatak berdintzeko emandako hitzan", salatu dute. Hala ere, "enpresaren eta langileen arteko negoziaketa bidez" konponduko litzatekeela arazoa adierazi du, behin baino gehiagotan, alkateak.

Kontrolak

Zentroko osasun eta garbitasun egoera jakiteko kontrolak egiten dituzte, etengabe, Udal zein Eusko Jaurlaritzako teknikariak, Joseba Goikuria egoitzaren ardura daukan zinegotziak pasa den astean adierazi zuenez. Hala ere, "etorkizunean egoera txarrera egiten badu, gaixoetako batzuk beste zentroetara eramatea" ez du baztertzen Goikuriak, "beti ere senideak jakinaren gainean egonda".

Horrelakorik gerta ez dadin, gutxiengo zerbitzuak zabaltzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari Erandioko Udalak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun