Atentatuen egiletza eztabaidagai

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 11a, 22:21
Anjel Acebes Espainiako barne ministroak, goizean, atentatuen egilea "dudarik gabe" ETA izan dela ziurtatu duen arren, hainbat hedabidetan aipatu den Al Qaeda edota bestelako talde islamiar baten egiletzaren hiposia zabalik utzi du Alcala de Henares-en atzemandako furgonetak. Besteak beste, talde islamiar batek Barne Ministeritzara deia egin duela adierazi du Izaronews webguneak.
Egun guztiak zehar, komunikabide ugari izan dira ETAren egiletza dudatan jarri dutenak. Besteak beste, Euskadi Irratian Eugeni Garcia kate horretako Israelgo korrespontsalak adierazi duenez, hainbat izan dira Al Qaeda atentatuen egilea izan daitekeela esaten duten Ekialde Hurbileko hedabideak. Espainiako ejerzitoa, AEBekin eta Britania Handiarekin batera, Irakeko operazio militarretan parte hartzea argudiatu dute horretarako. Hala ere, inolako erreibindikaziorik ez du egin orain arte erakunde islamiarrak. Eugeniren esanetan, "talde txikiz osatuta dago Al Qaeda eta erakundeko buruzagiek ez dute zertan jakin behar talde horiek zer egiten duten. Atentatuak beregain hartzeko ez dauka jokabide finkorik, askotan hilabete batzuk beranduago egiten dute".

Mediaberrik aipatu duenez Bush presidentea izan da Estatua Batuetan atentatuen ardura ETAri egotzi dion bakarra. Komunikabide gehienek, CNN, FOX edo CBS besteak beste, gertaeren atzetik talde arabiarren eskua egon daitekeela diote. ETA aipatzen dute gobernu espainiarraren iturria aipatuta eta “talde separatista” moduan izendatzen.

Munduko komunikabide askok ez dute ziurtzat ematen ETAren ardura - Mediaberri

Talde islamiar baten deia

Izaronews webguneak jakitera eman duenez, Foreing Office britaniarrak dei telefonikoa jaso duela berri eman du Espainiar Gobernuko Barne Ministerioak, ustez, atentatuak beregain hartzen zituen talde islamiar batena. Horretaz gain, hildakoen artean arabiarren bat bilatzen ari direla aipatu dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun