Wi-fi sarea jartzen lehendabiziko herrietariko bat izango da Sopela

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 15a, 23:35
Kablerik gabe internetera konektatzeko wi-fi sarea aurkeztu die gaur komunikabideei, ostalariei, eta orohar, sopeloztar guztiei Imanol Garai alkateak. Izan ere, Sopelako biztanle guztiei eman nahi diote egitasmoaren berri, udalerria "teknologia berrien abanguardian egotea" nahi dutelako, Ricardo Ibarra Informazio, Komunikazio eta Turismo zinegotziak adierazi duenez.
Kablerik gabe, interneten nabigatzeko aukera emango die erabiltzaileei Wi-fi sareak, baita datuak abiadura handian igorri ahal izateko ere. Horretarako, udaletxeko teilatuan, Kultur Etxean eta hondartzan (web kamera dagoen lekuan) hainbat antena instalatu ditu Sopelako Udalak, nahi duten guztiek instalazio horien barruan zein kanpoan sarera konekta daitezen. Horretarako, ordenagailu eramangarria edo PDA agenda eduki beharko dute.

Bide batez, egitasmo honetan parte hartzeko aukera eskaini nahi diete antena horien eragin-gunetik hurbil euren establezimenduak dituzten ostalari eta dendariei. "HotSpots" horiek, hau da, internetera dohainik konektatzeko bonoak dohainik eskaintzen dituzten establezimenduak kartel batekin bereiztuko dira, zeintzuk diren jakin dezaten herritarrek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun