Berangoko euskara eta kultura tradizionala jaso ditu Iñaki Gamindek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 16a, 22:11
Iñaki Gamindek "Berango berbarik berba" izenburua duen liburua egin berri du, eta ostegunean aurkeztuko dute, 12:00etatik aurrera, Bilboko Plaza Berriko Euskaltzaindiaren egoitzan, Berangoko Udaletik gaur jakinarazi dutenez. Aipatutako iturrien arabera, lanaren helburua Berangoko euskara eta bertako kultura tradizionala jasotzea eta ikertzea izan da. Liburuan agertzen diren datuak aldi bitan jaso dira: batetik, joaneko 20 urtetan zehar eginiko 13 grabaldiren emaitzak batzen dira; eta bestetik, 2003. urteko urtarriletik aurrera eginiko 21 saioren emaitzak.
Liburua salgai dago Berangoko Udaletxean, eta liburuarekin batera CD bat ematen da. Bertan, liburuaren edukiak agertzen dira eta elkarrizketak entzun eta ikus daitezke.

Euskaltzaindiko Jose Luis Lizundiaren harreraren ostean, Iñaki Gaminde egileak, Miren Dobaran Berangoko alkateak, Gotzon Lobera Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendari nagusiak eta Arantza Aurrekoetxea Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako aholkulariak hartuko dute hitza.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun