Emakume eta Gizonen arteko berdintasuna kolokan - Naia Diez/ Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 21a, 22:14
Joan den martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zen.

Egun honen jatorria, askoren ustez, 1908. urtean izan zen 40.000 emakume jostunek greba handi bat egin zutenean. New Yorkeko kotoizko lantegi baten zuzendariek (gizonak) bere langileak (emakumeak) lantegi barnean giltzapetu zituzten greba ez egiteko aitzakian. Lantegian sute bat piztu eta 129 emakume hil ziren.
96 urte pasatu dira gertaera horretatik hona eta gauza ugari aldatu egin dira. Emakumea lan munduan sartu da, ikasteko aukerak ditu, negozioak martxan jarri dezake bere senarraren baimenik gabe... Hala ere, diskriminazioak gure inguruan dirau. Egunero irakur dezakegu egunkarietan emakume bat hil dela inork pentsatzen ez zuen senarrak jipoitu duelako (badakigu, etxean otso eta kalean uso) edo emakume batek bere nagusia salatu duela gehigikeria jaso duelako.

Emakume bat gizon batek egiten duen lan berberagatik ehuneko 25a baino gutxiago irabazten du. Enpresen ehuneko batak bakarrik dauka emakumeak kargu direktiboetan. Datu hauek ikusita, ondorioztatu dezakegu emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ez dela lortu.

Baina diskriminazioak ez dira soilik lan munduan gertatzen. Somaliako emakumeen ehuneko 98ak erauzketa jasan behar dute. Batula Mursal, Emakumeen Erakundeen Koalizioko presidentak azaltzen duenez, erlijioak ez du behartzen erauzketa praktikatzera, honek gaixotasunak hartzeko erreztasunak ematen baitu eta harreman sexualetan ez gozatzera eramaten baititu. Honi aurka egiteko, lehenengo kanpaina martxan jarri da eta bere helburu nagusia 15 urte barru biztanleriaren ehuneko 80ak erauzketarik ez jasotzea da.

Josune Barrena, AEDko (Asociación de Empresarias y Directivas de Bizkaia) presidentak dio, zerbait lortzeko batu behar garela, denak elkartuta bakarrik baino gehiago lortuko baitugulako.

Bilboko Udalak, adibidez, II. Plangintza sortu du bi sexuen arteko berdintasuna lortzeko.

Emakumeok ez dugu eskatzen lan berdinak edukitzea bakarrik, edota soldata berdinak izatea, baita ere eskatzen dugu: lanetik bueltatzerakoan gizonek etxean lan egitea, umeekin jolastea, emakumeok lan asko egiten baitugu, bai kalean, bai etxean eta esaten den moduan"amari egindako zorrak ez dira inoiz ordaintzen" baina guzti honen gainetik benetan gustatuko litzaigukeena da noizbait egunkari batean irakur ahal izatea "Matxismoa bukatu da" eta hortik aurrera, emakume gehiagok tratu txarrik ez jasotzea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun