Euskara politikara - Gabi Basañez / EHEko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 23a, 23:04
Ez da jenero barria, geuretzat sikeran, politikagintza eta euskararen egoera guztiz lotuta dauzela.

Euskaldunoi oso denbora gutxi dala legeztatu dasku eskola jasotzearen eskubidea, Karlos II Espainakoak, eskola zabaltzen hasi zan sasoietan, erret dekretuz galazo ioskuelako. Gernikako juntetxeetan erdaraz idazten ez jakiteagatik kanpo geratu ziren hogeitaka herrietako ordezkariak, Korregidorak- orduko gobernadore zibilak- behartuta gelditu ziran Juntetxeetako bileretatik kanpo. Frantziako iraultza etor zanean euskara, eta euskaldunak beraz, legetik kanpo utzi zan.
Gaur da eguna Euskal Herriko umerik erdiak erdaldun atertzen dala eskolatik, euskara eskola bidez jasotzeko deuken eskubidea ez Jaurlaritzak, ez Nafar eta Frantses Gobernuak , ez dotseelako betetzen ume guztiei. Tafallako euskaldunek inolako eskubiderik ez deukela euskaraz bizitzeko legez ukatu egiten zaielako. Baionako epaitegian espaiñolek euskaraz egiteko eskubidea deuke, baina Baiondarrak ez erabaki politikoen porazuz. Eta pariseko euskal presoei euskaraz deklaratzeko itzultzailea ukatu egiten dake, erabaki politikoen porazuz.

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako alderdi abertzale batzuek, beti errepikatu egin daure euskara ez dala politizatu behar. Era berean hizkuntza politika zehatza egin daure, hizkuntza eskubideen kontrakoa barrez. Eta hara, urteetan euskara eta politika ez nahastea aldarrikatu izan daurenak Nafarroa Bairen alde ahalegin betean sartu direz,
Euskarak jasaten dauen egoera kanbiateko eta euskalgintzako lagunez josiriko plantelagaz. Betidanik, euskarak atarabide soziopolitikoa behar dauela esan dogunoi , behingoz, arrazoia emoten

Beharrak birtutea dakarrelako edo.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun