"Sopelanako Gauak" martxan ostiral honetatik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 25a, 22:35
Ostiral honetan, “Sopelanako gauak” ekimenaren lehengo ikastaroak burutuko dira Abadesoloko igerilekuetan. Iuntzeko 22:30etan emango zaie hasiera eta 14-18 bitarteko gazteek parte har dezakete. Besteak beste, ur-jokoak egongo dira igerileku txikian. Igerileku handian, berriz, ur-bataioa egingo da. Azkenik, ispiluetako gelan aerobika egingo dute kirol mota hau gustukoa duten gazteek eta 1. pasalekuan gorputzetako makilajeak egingo dira. Bitartean, patinajea praktika daiteke kanpoan. Interesatuok udaletxeko halletik pasa daitezke apuntatzera 18:00etatik 21:00etara.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun