II Enpresa Ekimenaren Lehiaketaren deialdia irekita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 25a, 22:36
Erandio, Mungialde, Txorierri eta Uribe Kostako Behargintzen laguntzarekin "Enpresa Ekimenaren" bigarren lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea ireki du Getxoko Udalak. Egitasmo honetan Bizkaiko Foru Aldundiak, BBK-Gaztelanbideanek eta Euskal Udalen Elkartea-EUDELek ere hartzen dute parte. 2003ko ekainaren 15etik 2004ko ekainaren 15era, aipatutako udalerrietan erroldatuta dauden pertsonek martxan jarri dituzten enpresa egitasmoak edo bertan ezarri dituzten ekimenak bultzatzea da (edo jarriko direnak). Hauek dira udalerriak: Getxo, Erandio, Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe, Meñaka, Mungia, Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika, Zamudio, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopelana eta Urduliz.
Enpresagizon orok parte hartu ahal izango du lehiaketa honetan, bakarka zein taldeka. Gizonezkoa bada 18 eta 35 urte bitarteko adina izan beharko du; emakumezkoa bada, berriz, 18 urtetik 40 urte bitartekoa.

Egitasmo berriztatzaileak, kanpora begirako irudia, udalerri horietan sortutako lanpostuak, enpresan egindako inbertsioak, enpresa zabalkundearen aurreikuspena, enpresaren kokapena edo enpresaren barruan lan egiten duten emakumezkoen kopurua kontuan hartuko dira.

Lehiaketa honetako sariak honelako hauek izango dira: lehenengoa bost mila eurokoa -aurkeztutako maila guztien artean banatzekoa-. Halaber, bi mila euroko sari bana, lehiaketa hau bultzatzen duten Behargintza guztietako bakoitzean.

Informazio guztia eskuragarri dago egitasmo honetan parte hartzen duten Behargintza guztietan: Erandio, Mungialde, Txorierri, Uribe Kosta eta Getxoko Behargintzan, Algortako San Martin kaleko 17an, baita Getxoko webgunean www.getxo.net, posta elektronikoz behargintza@getxo.net edo 94 466 01 40 telefonora deituz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun