Ruper Ordorikak emanaldia eskainiko du Sopelan Ibilaldia 2004ren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 1a, 20:12
Ibilaldia 2004ko aurreko ekitaldien barruan, emanaldia eskainiko du ostiral honetan (apirilak 2), Ruper Ordorikak. Ander Deuna eta Betiko Ikastoletan, Ibilaldiako dendetan, Sopelako Udaletxeko Kultura Hallean, Sopelako Laiak tabernan edota BBKko orotarako kutxazainetan eros daitezke jada. Salneurria 8 eurokoa da, aldez aurretik, eta 10 euro tokian bertan. Sopelako Urko Kiroldegian izango da ekitaldia, 21:00etatik aurrera.
Antolaketan parte hartzeko deia

'Elkarregaz heldu' lelopean, Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolak dira 2004ko Ibilaldia antolatzeko arduradunak. Leioan egingo da maiatzaren 30an. Publizitatean, arropa dendetan, kulturan, kirolan, prentsan edota muntaian laguntzeko jendea eskatzen dute. Horrenbestez, Ibilaldiko antolatzaileekin kontaktuan jartzeko helbide elektroniko hau jarri dute: ibilaldia@ikastola.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun