Zapateroren galdera ikurra - Mikel Carramiñana / Mediaberriko koordinadorea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 26a, 14:21
Espainiako presidente berriak itxaropen gehiegi ari da pizten. Harrigarriena da bere mugetatik kanpo ere, zeresan handia duela ZP xelebreak. Epe laburrera, gauzatu egin du Iraketik espainiar soldaduak ateratzearen promesa, edo bidean jarri du behintzat. Askok aitortu diote ez dela kontu makala Inperioko agintariei, AEBtako Bush eta Powelli alegia, aurre egitea. Gutxi batzuk argi ikusi dute, Zapatero bera akaso, milioika herritarren nahiaren kontra egitea, ondorio larriak dituela presidente batentzako. Gainera ezin ahaztu promesa horiek egin zirenean, ez zegoela PPri irabazteko fede gehiegi.
Gobernu aldaketak euskal gatazkan ireki ditzakeen bide berrietan itxaropen gutxiago dago, Euskal Herrian batez ere. Alderdi sozialistak, PSEk, Euskadiko Popularrei azken urteetan emandako sostengua ez du inor ahazten. Mayor Oreja lehendakari bihurtzeko kanpainaren parte izan ziren eta Madrilgo Legebiltzarrean alderdien legearen alde bozkatu zuten. Kasurik onenean gainera, PSE eta EAJ-PNVren arteko hurbilketa ematea da gerta litekeena. Urte askotan Eusko Jaurlaritzan egon ziren bi alderdiak, Madrilen presidente sozialista egonda ere, eta argi dago ez zutela gauza handirik lortu. Demokraziak urraketa larriak izan ditu Euskal Herrian Aznarren agintaldian eta Zapateroren kreditu bakarra euskaldun abertzaleekiko etorriko da hauen zuzenketaren ondorioz.

Abian jarri berri den gobernuari konfiantzazko hiru hilabete ematen ohi zaizkio. Denbora behar da ere Alderdi Popularraren gobernua ahazteko, berriari benetako kritikak egiten hasteko ezinbesteko baldintza gainera. Hain larriak izan dira jasandakoak, ondorioz Zapaterok ardura gehiegi hartzen dituela. Barrutik zein kanpotik, begi ugari ariko dira Espainiako presidente berria suposatzen duen galdera ikurrari erantzuna bilatzeko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun