Hondurasen emakumeentzako gizarte-etxea zabaltzeko lanean ari da Sopelako Udala

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 26a, 22:54
Hondurasen emakumeentzako gizarte-etxea zabaltzeko asmoz, Sembrando Futuro gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean dihardu Sopelako Udala. GKEak berak laguntza eskatu eta gero, egitasmoa gauzatzeko hainbat bitarteko lortzeko kanpaina abian jarri dute. Besteak beste, eskola materiala (margoak, arkatzak, folioak...); edozein adinetako haurrentzako arropa, zapata (udarakoak nagusiki) eta jostailuak; irakurtzeko liburuak eta ipuinak; idazmakinak (elektrikorik ez); bizikletak eta, ahal izanez gero, ordenagailua bilduko dituzte apirilaren 26tik 30era bitartean. Zipiriñe ikastetxera eraman ahal izango dira guzti horiek, 16:30etik 17:30era.
Aurretik ere, Sembrando Futuro erakundearekin elkarlanean aritu da Sopelako Udala. Hurrenez hurren, auzokide baten ekimenari esker, haur eta gazteentzako eskola zabaltzen lagundu zuten Hondurasen bertan. Besteak beste, mekanografia ikasiz, emakumeek lanpostu bat errazago eskura dezaten balioko dute bildutako idazmakinek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun