Miarritzeko Baleta ikusgai bihar Ibilaldia 2004aren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 29a, 23:12
Miarritzeko Balletak "Errusiar Balletei omenaldia" izeneko ikuskizuna eskainiko du, ostiral honetan, Sopelako Urko Kiroldegian. Ibilaldia 2004ko aurreko ekitaldien barruan, 21:00etan emango zaio hasiera ikuskizunari. Sarrerei dagokionez, 5 eurotan daude salgai, Sopelako Ander Deuna ikastolan eta udaletxean, Ibilaldiko dendetan eta, tokian bertan egongo dira eskura.
Antolaketan parte hartzeko deia

'Elkarregaz heldu' lelopean, Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolak dira 2004ko Ibilaldia antolatzeko arduradunak. Leioan egingo da maiatzaren 30an. Publizitatean, arropa dendetan, kulturan, kirolan, prentsan edota muntaian laguntzeko jendea eskatzen dute. Horrenbestez, Ibilaldiko antolatzaileekin kontaktuan jartzeko helbide elektroniko hau jarri dute: ibilaldia@ikastola.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun