Kazetaritza digitalari buruzko jardunaldiak inauguratuko ditu bihar EHUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 3a, 21:52
"Kazetaria lan-merkatuaren aurrean" izenburuko jardunaldien bigarren edizioa inauguratuko du bihar, Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Gradu Aretoan, 9,30etik aurrera, EHUko Kazetaritza Saila II-k. Prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez, "Kazetaritza Digitala: azaleratzen doan merkatu baten araudia" izango da hitzaldietan landuko den gaia.
Horretarako, Diario Vasco edo EiTB komunikazio enpresetako, alderdi politikoetako, sindikatuetako edota beste unibertsitate batzuetako ordezkariak gonbidatu dituzte bihar hasi eta ostegunean bukatuko diren jardunaldietara. EHUko Bizkaiko campuseko Errektoreordetzaren eta Eusko Ikaskuntzaren babesa ere badute, eta hiru egunetan zehar goizeko saioetan burutuko dira. Hitzaldietarako sarrera librea eta doakoa izango da.

Ikusi egitaraua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun