Garapenerako lankidetza 14 egitasmo diruz lagunduko ditu Leioako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 5a, 20:48
Udal aurrekontuen ehuneko 0,7a horretara bideratzeko hartutako konpromisoari esker, garapenerako lankidetza 14 egitasmori dirulaguntza eman die Leioako Udalak. Eskaera guztiak aztertu ondoren, 176 mila euro banatzea erabaki du Gizarte Ongizate Sailak. Karmelo Sainz de la Maza alkateak nabarmendu duenez, "Sahararako egitasmoetarako bideratu dituzte dirulaguntzarik oparoenak". Izan ere, Fath izena duen udalerriko gobernuz kanpoko erakundeak 10 mila euro jasoko ditu udan saharar umeak gure artean hartzeko. Horretaz gain, basamortuko errefuxiatu-guneetan, laguntza humanitarioko hainbat proiektu garatu ahal izateko 23 mila euro gehiago emango dizkiote GKE horri.
Dominikar Errepublikara ere bideratu dituzte garapenerako lankidetza dirulaguntzak. Besteak beste, Lamiakoko ikastetxe publikoa herrialde horretako zentro batekin anaituta dago eta elkartruke kulturalerako egitasmoak egiten dituzte. 20 mila euro jasoko dute hauek.

Gainontzeko dirulaguntzei dagokionez, UNICEFek 15.432 euro, Ekialdek 10.560 euro, ACNURek 15.700 euro eta Bakearen aldeko Lankidetzarako Batzordeak 4 mila euro jasoko dituzte, hurrenez hurren. Beste 10 mila euro, berriz, Manos Unidas, Anesvad, Medicus Mundi eta Zabalketa gobernuz kanpoko erakundeei emango dizkiete, gehienbat Hego Amerikako herrialdeetara bideratuta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun